WorldMapping Solutions S.L. (WMS) teknologiaren arloan diharduen enpresa bat da, eta honako zerbitzu hauetan espezializatuta dago: hidrografia aurreratua, itsas kartografia, geofisika aplikatua eta teledetekzioaren alorreko berrikuntza.
Bilbon du egoitza eta BIC Bizkaian bulegoa, eta WMSk azken belaunaldiko sentsoreak erabiltzen ditu – hala nola, multibeam, aldeetako sonar eskaneatzailea (sidescan sonar), hondoaren profilgailua (sub-bottom profiler), magnetometria, LiDAR, fotogrametria, ROV eta USVak – bezeroen beharrizanetara egokitutako irtenbide zehatzak eskaintzeko.
Maila nazionaleko eta nazioarteko proiektuetan parte hartzen dugu, honako sektoreetan: hidrografia, ingurumenaren babesa, obra zibila, itsas energia berriztagarriak eta urpeko arkeologia. Horretarako, ingeniaritza-enpresa handiekin, unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin egiten dugu lan.
Horrez gain, WMSk bere I+G+b lerro propioak bultzatzen ditu, hala nola FOTOBATI proiektua, zeina aireko fotogrametriatik abiatutako batimetriaren tekniken garapenean oinarritzen den, deep learning algoritmoen bidez zuzenduta.



