SAMYLABS, laser-teknologiako metalezko 3D inprimagailuen diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean diharduen enpresa da, eta Espainiako enpresa bakarra da “Laser Powder Bed Fusion” teknologia garatu duena.
Softwarearen laminaziotik, kontrol-elektronika eta firmwaretik, diseinu mekaniko eta elektriko raino dena garatu dute. Horrek aukera ematen die hirugarrenen beharrik gabe etengabe ho betzen jarraitzeko, bezeroen beharretara hobeto egokitzeko eta kostuak murrizteko.
Haien teknologiak edozein diseinu metalikoren fabrikazioa ahalbidetzen du, bestela ezinezkoa edo eraginkorra ez litzatekeena, enpresen ekoizpena eta I+G optimizatuz
SAMYLABS helburu nagusia LPBF bidezko metalezko fabrikazio aditiboa demokratizatzea da hezkuntza, teknologia eta industria-zentroetan.Haien ekipoak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen dituzte, bezeroen behar espezifikoei egokitutako ekosistema batekin, ahalik eta kostu txikienean.
Inplementaziorako, kasu bakoitza aztertzen dute, bideragarritasuna laginen bidez ziurtatzen dute, eta ekosistema osoarekin bat datorren “giltza eskuan” soluzioa instalatzen dute, bezeroek lehen egunetik inprimatzen hasteko moduan egon daitezen.



