
PROVIDER programaren VII. edizioa amaitu da, programako proiektu nabarmenenen sari-banaketarekin
10 June, 2026
BIC Bizkaiak EIT Food-en Bilbao Campus Experience programaren hirugarren edizioko startupak hartu ditu
10 November, 2026BEAZek sustatutako topaketan, BIC Bizkaiko startupak eta Euskadiko Parke Teknologikoko enpresa traktoreak bildu dira, ezagutza partekatzeko, harremanak sendotzeko eta lankidetzarako aukera berriak sortzeko.
BIC Bizkaiak PINTXO BIC BIZKAIA ekimenaren zortzigarren edizioa hartu du. BEAZek bultzatutako topaketa honen helburua startupen eta enpresa traktoreen arteko harremanak sustatzea, esperientziak partekatzea eta Bizkaiko berrikuntza-ekosistema indartzea da.
Edizio honetan, BIC Bizkaian kokatutako Qassay eta QUEST BIOTEK startupek beren proiektuak eta proposamen berritzaileak aurkeztu dituzte. Bestalde, Basque Health Cluster elkartearen eskutik parte hartu duten Cardiva eta Bexen Cardio enpresa traktoreek beren jarduera eta espezializazio-arloak ezagutarazi dituzte.
Jardunaldian Euskadiko Parke Teknologikoak ere parte hartu du, Be Park(e) Kluba programaren bidez. Horrez gain, BIC Bizkaian kokatutako biozientzien arloko bederatzi enpresatako ordezkariak bildu dira, harreman berriak egiteko, ideiak trukatzeko eta elkarlanerako aukerak aztertzeko.
PINTXO BIC BIZKAIA bezalako ekimenen bidez, BEAZen startupen, enpresen eta berrikuntza-ekosistemako eragileen arteko harremanak eta lankidetza sustatzen jarraitzen dugu, aukera berriak sortzeko eta Bizkaiko enpresa-sarea indartzeko.

