Badugu Provider IV. Edizioko bi proiektu sarituen izena
12 June, 2023Bioteknologiako Foroa BIC Bizkaian
21 July, 2023Uztailaren 4an Mikrobiomik bioteknologia enpresak “Pymes Bizkaia”, gizarte erantzukizunaren kategorian, saria jaso zuen. Honako eskumen honetan beste 1800 ETErekin batera, Mikrobiomikek bere proiektua aurkeztu zuen Banco Santanderrek babestutako deialdian. Bere proposamen iraultzailea, oraindik ikerketa arloetan dagoen, hesteetako mikrobiotatik garatutako sendagai biologiko batean oinarritzen da. Tarteko emaitzek sendagai horren eraginkortasuna eta bizitzak salbatzeko ahalmena babesten dute, eta horrek harrotasunez betetzen du konpainia, erantzukizun sozialaren eremuan lortu bait dute. Banco Santander eta La Cámara de Comercio de España antolatzen dute “Pymes Bizkaia” saria El Correo albiste taldearen laguntzarekin.
Uztailaren 5an Mikrobiomik berriro nabarmendu zen Ideia/Proiektu onenaren saria irabazita. Lehian azken fase batera iritsi ondoren eta proiektu eta idea berritzaileak aurkeztu zituzten lau startup-ei aurre egin ondores, Mikrobiomik-ek saria lortu zuen. Saria emateko ekitaldia Teknikerren instalazioetan izan zan agintarien eta Euskadiko ekintzailetza sektoreko erreferenteen aurrean. SPRI, CEBEK, BIC Gipuzkoa, Eibarko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia izan ziren,besteak beste, Mikrobiomik aukeratu zutenak. “Toribio Echevarria” moduan ezagutzen den sari ospetsu hau duela 33 urtetik ematen da eta Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak antolatzen dute. Euskadiko industria- eta enpresa-sarearen berrikuntzaren eta eraldaketaren kultura sustatzen duten ideia berritzaileak eta ekimen ekintzaileak aitortzea du helburu.
Mikrobiomik industria bioteknologikoan aitzindaria izaten jarraitzen du eta bere lanean berritzaile gisa behar bezala aitortua izan da bi sari ospetsu hauekin.