Adimen Artifiziala eta Robotika Kolaboratiboa
3 March, 2022Peñaskal Kooperatibaren bisita
21 March, 2022Joan den martxoaren 11n, Seed Capital Bizkaiak, asmo berritzailea duten enpresa-ekimenak sustatzeko helburuan, Mikrobiomiken partaidetzen % 3an inbertitu zuen. “Gure interesekoa da Mikrobiomik bezalako konpainiei laguntzea. Gure ibilgailu inbertitzailearekin bilatzen ditugun enpresa-ekimen berritzaileen sustapenaren adibide garbia dira”, ziurtatu du Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiako zuzendari nagusiak. Juan Basterra Mikrobiomik enpresako CEOaren hitzetan, “Seed Capital Bizkaiaren sarrerak Mikrobiomik enpresarentzat bere leading product (MBK-01) delakoaren III. fasea osatu ahal izatea suposatzen du, EBn merkaturatzen duen munduko lehen konpainia izateko helburuarekin, hesteetako mikrobiotan oinarritutako lehen sendagai biologikoa”. Gainera, Basterrak azpimarratu duenez, “Foru Sozietate Publiko batek Mikrobiomiken parte hartzea gure proiektuarekiko konfiantzazko botoa da guretzat, eta merkatua ahalik eta denbora laburrenean lortzeko gure ametsaren atzetik ibiltzera animatzen gaitu”.