Gabonak BIC Bizkaian
18 December, 2020II. Provider Programaren jardunaldi berria
14 January, 2021Euskal Herriko Unibertsitateak Nerea Nieto Ulibarri saritu du, “Farmako antimalarikoek zelula-mintzen arnasketa mitokondrial espezifikoan duten eraginaren azterketa” Master Amaierako Lanarengatik.
MAL hori, EHUko Farmakologia, garapena, ebaluazioa eta sendagaien erabilera arrazionalaren Unibertsitate Masterrean kokatua, IMG Pharma Biotech laborategietan egin da, EHUko Farmakologia Saileko Teresa Moreras doktorearen eta konpainiako zuzendari zientifiko Gabriel Barreda doktorearen ikuskaritzapean eta zuzendaritzapean.
Zorionak, Nerea!
Arrakasta horri gehitu behar zaio “Comparative lipidomic analysis of mammalian retinal ganglion cells and Müller glia in situ and in vitro using High-Resolution Imaging Mass Spectrometry” artikulua. Lan horretan parte hartzeko aukera izan du IMG Pharma Biotechek, eta EHUko Biologia Zelularreko katedradun Elena Vecino doktoreak argitaratu du Nature Scientific Reports aldizkari ospetsuan.
Bi arrakasta horiek, konpainiaren ikerketei bultzada emateaz gain, BIC Bizkaian kokatutako enpresa bizkaitarraren bikaintasun zientifiko-teknikoa agerian jartzen laguntzen dute.