Jardunaldia Garriguesekin
10 November, 20202. Provider saioa
13 November, 2020Urriaren 29an, BICen Provider programaren I. edizioko sariak eman ziren. Hauek izan ziren irabazleak:
BEITXU STUDIOS: LHn Errealitate Birtuala aplikatzeko proiektu pedagogikoa, ikaskuntza-prozesua optimizatzen eta LH-enpresa harremanean distantziak murrizten saiatuz, edozein prestakuntza motatarako errealitate birtualeko simulagailuak garatuz. Zorionak BEITXU!
BIRZIPLASTIC: plastikoa birziklatzera bideratutako proiektua, usainik eta gasik sortzen ez duen eta behe-tentsioan lan egiten duen sistema baten bidez, automobilgintzaren sektorera bideratuta eta erabiltzen ez diren ibilgailu-berreskuratzaileen hondakinak libratuz. Proiektuak “zero hondakina” lortu nahi du. Zorionak BIRZIPLASTIC!
Bertan egon ziren: Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendaria; Jon Labaka, Tknikako zuzendaria; Olatz Goitia, BEAZko zuzendari Nagusia; Pili Alonso, Ingurune Estrategikoetan Aplikatutako Berrikuntzako zuzendaria, eta Amaia Romero BIC Bizkaiako arduraduna.
Gainera, Programaren II. Edizioari hasiera eman zitzaion, Eraldaketa Digitala jardunaldiarekin (Blockchain, Big Data, IoT), KAYTEKen lankidetzarekin. Horrek erakutsi zigun eraldaketa digitala posible dela eta gure industriaren etorkizuna dela.
BICen kokatutako INNITIUS startupeko CEO den Rubén Molinaren eskutik, oso konplexua den osasunaren sektorearen esperientzia ekintzailea ezagutu genuen.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Zuei esker PROVIDER oso arrakastatsua da!