BIC Bizkaiako 3D inprimatze zerbitzuen ikuspegia
23 October, 2020Provideren I. edizioko sariak eman ziren
10 November, 2020Joan den urriaren 30ean, BIC BIZKAIAko startupek, Garrigues bulegoaren lankidetzari esker, merkataritzaren, zergen, jabetza industrial eta intelektualaren, datuen babesaren eta lanaren arloko funtsezko alderdiak ezagutzeko aukera izan zuten.
Jardunaldian, modu praktikoan eta dinamikoan, startupek zeharka dituzten oztopo nagusiak eta arazo juridikoak jorratu ziren, baita horiei aurre egiteko aukera eta mekanismo zehatzak ere, edozein dela ere heltze-fasea. Bereziki, honako hauek nabarmendu ziren: bazkideek itun bat eta ezinbesteko beste merkataritza-dokumentu batzuk izenpetzeko beharra, startupak erabil ditzakeen alternatiba eta mekanismo fiskalak eta finantzaketa-mekanismoak, jabetza industrialaren eta intelektualaren arloko eskubideak babesteko kontuan hartu beharreko gai nagusiak, datuak babesteko araudia betetzeko kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak, lan-arloko berrikuntza nagusiak eta proiektua abian jartzen denetik kontuan hartu beharreko alderdiak.