Etorkizuneko lantegia hornitzeko negozio berriak
PROVIDER, Bizkaiko Foru Aldundia eta Tknikaren URRATSBAT programarenbitartez, lurralde historikoko lanbide heziketa zentruetatik, etorkizunekolantegia hornitzeko negozio aukera berrien sorkuntza bultzatu nahi duenekimena da.
PROVIDER programaren VIII. edizioa martxan da
VIII. edizioak teknologia, ekintzailetza eta enpresa-ezagutza uztartuko ditu beste behin ere, parte-hartzaileei industriarako funtsezko teknologiak eta sektoreko erreferentziazko enpresen ekintzailetza-esperientziak gertutik ezagutzeko aukera emanez.
Programak hiru fase izango ditu:
- Teknologia eta ekintzailetza zabaltzeko jardunaldiak.
- Proiektu teknologikoen lehiaketa, 10 proiektu finalistekin.
- Hobekien baloratutako bi proiektuei laguntza: mentorizazioa, BIC Bizkaian espazioa erabiltzeko aukera eta diru-zuzkidura.

