Dronak, “CEBEK Emprende” sariaren irabazlea
30 May, 2019BIC Bizkaiako zenbait enpresa, Basque Health Cluster-arekin batera, Philadelphiako BIO Summitera joan dira.
6 June, 2019A3Z advanced eta BEALIAk lankidetza-hitzarmena sinatu dute aholkularitzako zerbitzu globalak emateko osasun arloan Basque Health Cluster-aren babesean.
Hitzarmena maiatzaren 20n sinatu zuten BEALIA zuzendari nagusiak, Begoña Alonsok eta A3Z advanced-eko idazkari nagusiak, Miguel Angel Campanerok, BIC Bizkaiaren egoitzan. Lankidetzari esker antolakunde biok osasun sektoreko enpresen eskura jarri ahalko dituzte kudeaketa, ikuskaritza eta CE ziurtapen konponbideak eta prestakuntza zerbitzuak, saio klinikoak eta abra elkarrekin eskaini.
A3Z advanced Beazen inkubatutako enpresa da eta esperientzia zabala dauka metodologia analitikoaren garapen, ezarpen eta segimenduan farmazia, kosmetika eta nutrazeutika produktuen kalitate kontrolean: GMP, GLP, GCP, ISO 13485, ISO 17025 eta ISO 22716, besteak beste.
BEALIAk esperientzia zabal ematen du Kudeaketa Sistemak ezartzen, Arriskuaren kudeaketan eta CE markaketan.