TUBACEX Taldea soldadurarik gabeko nikel aleazio handiko tutu konponbideen hornitzaile nagusietako bat bihurtu da. TUBACEX 1963an sortu zen eta munduko lider baten esperientzia eskaintzen du, industriak dituen beharrizan gero eta handiagoak betetzeko beharrezkoa den I+Gko ahaleginarekin batera.
Taldeak TUBACEX Innovación deritzon berrikuntza taldea dauka eta bere lantaldea Taldeko enpresen industria planetarako osagai berrien ikerkuntzan eta berrikuntza proiektuen garapenean espezializatuta dago.
I+G laborategia 2014an zabaldu zen Zamudioko Parke Teknologikoan I+G unitatearen garapena bizkortzeko zenbait gaitasunetan, esate baterako metalurgiaren ezaguera eta materialen portaera mekanikoa eta herdoiltzea, produktu eta prozesu berriak garatzeko funtsezko elementua delako. I+Gn espezializatutako profesional taldea dauka eta azken belaunaldiko teknika analitiko aukera sorta zabala baliatzen du: guztiz automatizatuta dagoen mikrodurometro bat, bereizmen handiko mikroskopia optiko eta elektronikoa, irudien azterketarako software aurreratuarekin, osaera kimikoa aztertzeko X izpidun espektrometro batekin konbinatua, materialen ezaugarrien ikerketa sakonarekin lagunduta. Laborategi hau sortzea oinarria izango da TUBACEX Taldearen I+G gaitasunak etorkizunean haz daitezen eta horrek aukera ematen du bezeroekin elkarlan estuagoa izateko eta energia sektorearentzat konponbide berriak lortzeko.