HAWK BIOSYSTEMS 2016. urtean sortu zen startup bioteknologiko bat da eta sentikortasun eta espezifikotasun handiko QF-Pro® plataforma garatu du biomarkagailuak kuantifikatzeko, FRET zabalduaren teknologia erabiliz. Plataforma hau diseinatuta dago proteinen aktibazio-egoerak eta zelula-kultiboetan eta tumore biopsietako konplexu proteikoen sorkuntza kuantifikatzeko. HAWK BIOSYSTEMSen xedea minbiziaren diagnostiko eta pronostikoan plataforma liderra izatea da, pazienteen tratamenduetan doitasuna nabarmenki handituz.
HAWK BIOSYSTMSek irudiak eskuratzeko eta aztertzeko erabiltzen duen plataforma fluoreszentziako irudiak sortzeko teknologian oinarritzen da. Enpresak erietxeetako onkologia-unitateetako biopsiak eta farmaziagiantzako baltzuetan ezarritako zenbait entseguren tumore-laginak aztertu behar ditu.