Datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legeria (Europako 679/16 Erregelamendua eta garatzen duen arautegia) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei dagokienez dagoen erregulazioa (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.beaz.bizkaia.eus webaren bidez egiten diren eragiketa guztietan aplikatuko diren erabilera baldintza orokorrak jakinarazten dizkizugu.
Jabetza intelektuala
Webgunearen jabetza intelektualari eta hango eduki guztiei dagozkien eskubideak BEAZ, S.A.U.renak dira (hemendik aurrera, BEAZ; helbidea: Sabino Arana, 8, 48013 Bilbo; IFK: A48229058). Enpresa hau beaz.bizkaia.eus izeneko azpidomeinuaren titularra da, www.bizkaia.eus domeinuaren barruan, zeinen titularra BIZKAIKO FORU ALDUNDIA baita, Bilboko Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik dagoena.
Zeharo debeku da orrialde hau gutxi-asko aldatzea. BEAZek ez du bere gain hartzen baimenik ez duten erabiltzaileen manipulazioen edo aldarazpenen ondorioz erator daitekeen erantzukizunik. BEAZek ez du jabetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko edota webgunearekin loturik dagoen jabetzari edo eskubideari, zerbitzuei edo edukiei buruzko inolako lizentziarik edo baimenik ematen.
Debeku da webgune honen edukiak berauen jatorria aipatzeke edo horretarako baimena beren beregi eskatzeke osorik edo partzialki erreproduzitzea. Baldin eta webgune honetan biltzen den informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta erabilera gaizto horrek BEAZen jabetza intelektualari eta industrialari dagozkien eskubideetan kalteak eragiten baditu, ekintza egokiak abiaraztea eragingo du, eta hala denean, erabilera horien ondoriozko erantzukizunak betetzeko eskatu ahal izango da.
Erabiltzeko baldintzak
BEAZek ohartarazten du web orrialde honetan biltzen diren materialak informazio hutserako gorde ditugula, eta beraz, ez direla aski kasu zehatz batean erabakiak hartzeko edo posizioak ezartzeko. Materialok ez dute BEAZek ezein gai zehatzi buruzko aholkularitza edo zerbitzu profesionalik eskaintzerik eragingo. BEAZek ez du bere gain hartzen arestion aipatu den informazioaren ondoriozko edo informazio hori erabiltzearekin loturik dauden kalte-galeren ziozko ezelako erantzukizunik.
Webgune honetan biltzen diren estekek edo loturek hirugarren entitateek edo pertsonek kudeatzen dituzten eta BEAZek inondik inora ere kontrolatzen ez dituen beste webgune edo orrialde batzuetara eroan ditzakete erabiltzaileak. BEAZek ez du webgune eta orrialde horien edukien eta egoeraren erantzukizunik, eta webgune honetatik orrialde horietara sartzeak ez du esan nahi BEAZek haien edukiak gomendatzen edo onartzen dituenik.
BEAZek ez du “Spaming” teknikarik erabiltzen.
Legezko erabilera
Web orrialde honen eta beronen zerbitzuen erabiltzaileek trafikoaren legeen eta erabileren arabera baliatu behar dituzte bitartekook, eta web orrialdea eta beronen zerbitzuak ezin izango dituzte legez aurkako xede edo ondoreetarako erabili, ez eta hirugarren erakundeen edo pertsonen eskubideei eta interesei kalte eragite aldera edota edozein eratara web orrialdeari kalteak eragin eta hura ezgaitu, gainkargatu edo narriatzeko moduan edo erabiltzaileek web orrialdea eta beronen zerbitzuak normal erabili eta gozatzea galarazteko moduan baliatu ere. Eginbehar hori betetzen ez dutenak erantzule izango dira web orrialdearen titularraren eta hirugarren erakundeen edo pertsonen aurrean, baldin eta eginbehar hori ez betetzearen ondorioz kalte-galerarik eragin badute.
Akatsen bermea
BEAZek ez du bermatzen web orrialdea atzitzean edo webgunearen edukietan akatsak gerta ez daitezkeenik; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen direnean, erreprodukzio hori informazio hutsa emateko izango da, halako moldez non, baliozkotzat joko baita, ondore guztietarako, haren buletin edo iturri ofizial egokian egiten den argitalpena.
Zerbitzuaren erabilgarritasuna
BEAZek beretzat gordetzen du bere webgunean jasotzen den informazioari edota haren konfigurazio eta aurkezpenari buruzko aldarazpenak eta egunerapenak edozein unetan eta aurretiaz ohartarazpenik egiteke gauzatzeko ahalmena.
BEAZek ez ditu web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta segida bermatzen. Ahal denean, arrazoibidez, web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduan izan daitezkeen etenen berri emango da aurretiaz.
BEAZek ez du bere gain hartzen web orrialdearen eta beronen zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo segidarik ezaren ziozko, erabiltzaileek web orrialdeari eta beronen zerbitzuei egozten dieten erabileraren iruzurraren karizko, webgunearen eta beronen zerbitzuen hutseginkortasunaren ziozko eta, bereziki (baina ez soil-soilik), web orrialdeak edo zerbitzuak ematen diren orrialdeak atzitzeko hutsen karizko edonolako kalte-galeren erantzukizun oro.
Jasotzen den informazioaren erabileraren ziozko erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, beroenen zerbitzuen eta edukien erabilera soil-soilik bere ardurapekoa dela, kasu guzti-guztietan. Bai webgunea atzitzea eta bai orrialdean jasotzen den informazioaren balizko erabilera interesatuaren erantzukizun hutsa da, eta berea baino ez. BEAZek ez du inolako erantzukizunik izango webgunea atzitzearen edo hango informazioa baliatzearen ondorioz edota edozein iritzi edota erabaki pertsonal edo enpresarial aldezte aldera horiez egin daitekeen aplikazioaren kariz gerta daitekeen kalte-galeretan. BEAZek ez du bere gain hartzen web orrialdean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo berorien edukien ondoriozko ezelako erantzukizunik.
Datu Pertsonalen Babesa
BEAZek erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesari dagokionez aplikagarria den legerian ezarritakoaren arabera, zehazki Europako Legebiltzarraren 2016/679 eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko erregelamenduan eta berau garatzen duen arautegian.
Horretarako teknika eta antolaketaren aldetik beharrezko neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalak galdu, txarto erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu ez daitezen, kontuan hartuz teknologiaren egoera, datuen nolakotasuna eta jasan ditzaketen arriskuak Web honetan eskaintzen den zerbitzuren bat lortzeko datu pertsonalak ematea beharrezkoa denean, datuon tratamendua dagokion pertsonaren onespenean oinarrituko da, legezko ohar hau eta pribatutasun politika onartuz.
Datu pertsonalak soilik zerbitzu egokia emateko erabiliko dira, horretarako BEAZek datu horiek eskuratzeko aukera eman ahalko die BEAZek azpikontratatutako profesional/enpresei eta erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua bete ahal izateko halabeharrez parte hartu behar duten Erakundeei. Halaber, datu pertsonalak lagako dira dagozkion legezko betebeharrei erantzuteko.
Datu pertsonalok erabiltzailea BEAZekin lotzen duen harremanak dirauen bitartean kontserbatuko dira eta, nolanahi den ere, harreman horren ondorioz sortutako leegzko betebeharrak burutzeko ezarritako epealdian.
BEAZen pribatutasun politikak erabiltzaileari bermatu egiten dio bere eskubideak gauzatzeko aukera: dagokion pertsonari buruzko datuak eskuratzea, zuzentzea edo ezabatzea, erabilera mugatzea, datuen eramangarritasun-eskubidea, edo erabilera ukatzea. Eskubideok gauzatu daitezke:
- Idazki bidez, NANaren edo antzeko identifikazio-agiriaren fotokopiarekin batera, BEAZ S.A.U. Sabino Aranari zuzenduta (8 zk., 48013 Bilbao).
- BEAZko Datuen Babeserako ordezkariaren aurrean: Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasun eta Datuen Babeserako Atalburutzaren aurrean, Gran Vía 2, 6º- 48001 Bilbo.
- Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrean (www.avpd.euskadi.eus).
- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.aepd.es).
Informazio gehiago edukitzeko ikusi Datuen Babesaren atala.
Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa
Web orri honen erabilera Espainiako legeak eta Europar Batasunak arautzen dute. Baldintza horiek interpretatzean sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzaileak egoitza finkatuta duen tokiko auzitegietan ebatziko da.