Provider enpresaren bigarren jardunaldian, fabrikazio gehigarriari buruzkoan, Samylabs izan dugu, laser bidez hautsa galdatzeko teknologia duten metalezko 3D inprimagailuak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen dituen enpresa. Gainera, bertaratuek Insekt Label enpresa bioteknologikoa ezagutu ahal izan dute, Tenebrio Molitor intsektu-espezietik abiatuta balio handiko soluzioak eta produktuak eskaintzeko helburua duena. Beste behin ere, eskerrik asko laguntzen duzuen eta Provider edizioz edizio arrakastatsu bihurtzen duzuen enpresa eta pertsona guztioi.