Joan den ostiralean BIC zentroko ekintzailetza gela inauguratu genuen, eta bai eraikineko erabiltzaileek, bai bertan egongo direnek, espazio berri hau ezagutzeko aukera izan zuten.
24 lanpostuez gain, bi bilera-gela, hiru kontzentrazio eremu eta altzari mugikorrak dituzten hainbat gune ditu, hala nola harmailak, manparak, arbelak, besaulkiak eta telebista-pantailak, lanerako espazio inspiratzaileak eta funtzionalak sortzeko.