Gaur goizean, Leire Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak, SME Connection programa aurkeztu du BICen, Euskadiko ETE industrialetan beren teknologiak ezartzeko startupei zuzendutako ekimen berria. Startup berritzaileek abenduaren 22ra arte izango dute hautagaitzak aurkezteko aukera.