Joan den urriaren 10ean, Iratxe Zuazolak, A3Z advancedeko Kalitatea Bermatzeko Sistemen Unitateko arduradunak, bigarren urtez jarraian Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan antolatutako “Zientzia eta Teknologia femeninoan” jardunaldian parte hartu zuen.
Gazteen artean eta, bereziki, emakumeen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea helburu duen jardunaldiak harerra bikaina izan zuen, eta beren etorkizun profesionala erabakitzeko atarian dauden gazteei errealitatea hurbiltzeko balio izan zuen.