Interesdunek eskabide hau helarazi beharko dute BIC Bizkaiara izena emateko.

Behin eskabidea BEAZera iritsita, gure teknikariek aztertu egingo dute, eta eskatzailearen onargarritasuna baloratu ondoren ahalik eta lasterren erantzungo dute. Erantzuna aldekoa bada, BIC Bizkaiarako sarrera-inprimakira iritsi ahalko zara horretarako bidaliko zaizun e-mail baten bidez.

Ondoren, izangaiari buruz sortutako txosten teknikoa Onarpen Batzordeari helaraziko zaio, organo horrek erabaki behar baitu azken buruan nor eta zer baldintzarekin sartuko den BIC Bizkaian.

Zalantzarik baduzu, oinarrietara jo dezakezu esteka honen bidez.

Proiektuaren nondik norakoa argitzeko, informazio osagarria eskatu ahalko zaie interesdunei, baita elkarrizketa bat proposatu ere.