Ondokoa da BIC Bizkaiaren asmoa: bio, mikro eta nanoteknologia alorretan, eta bai manufaktura aurreratuen eta teknologia garbien eretzean ere, estatuan eta nazioartean berrikuntza, hazkunde eta ekimenen garapenerako erreferentziagune izatea, hots, bertan instalatzen diren enpresek start-up, berrikuntzarako proiektu eta hazkunderako proiektuak sortzeko bilgune eraginkorra izatea.
Enpresa berri bat sortzeko proiektu berritzaile bat, BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloen barrukoa, aurkezten duten ekintzaileak.
Ekimen hauek guztiek izaera berritzailea duten produktu eta zerbitzuak eskaintzera bideratuta egon behar dute edo horrelako produktuak edo zerbitzuak izan behar dituzte, merkatu global batera bideratuta egon behar dute eta BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloetakoren batekoa izan behar dute.
Beste entitate eta erakunde batzuk, BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloekin edo haien jarduera-lerroekin duten harremanaren ondorioz, aipatutako ekimenak beren elkarrekintzan azeleratzeko potentziala dutenak.