Ohiko galderak

Galderarik edo zalantzarik BIC Bizkaia dela eta? Hemen duzu informazio garrantzitsuena. Ez baduzu erantzuna aurkitzen FAQ honetan, bete ezazu kontaktu-galdetegia eta bidal iezaguzu.

  1. Zenbat da hilabeteko alokairua?

    Inkubagailuaren alokairua errentariaren eta haren jardueraren araberakoa da:

    0. solairua: Manufaktura aurreratua eta teknologia garbiak

    • Enpresa finkatuak: 7,5 €/m hilabetean
    •  Start upak: 4,5 €/m hilabetean
    •  Pertsona ekintzaileak: 30 €/hila

    1. solairua: Bio / Mikro / Nanoteknologia

    • Enpresa finkatuak: 9 €/m hilabetean
    • Start upak: 5,5 €/m hilabetean
    •  Pertsona ekintzaileak: 30 €/hilabete
    • 1. solairuaren kasuan hilabeteko alokairuari %10 gehituko zaio laborategi komunak erabiltzeko aukera nahi izanez gero.
  2. Zer enpresa-proiekturi irekita dago?

    Inkubagailuak bi solairu ditu, alor hauetan espezializatuak hurrenez hurren:

    • Manufaktura aurreratua eta teknologia berriak
    • Bio / Mikro / Nanoteknologia

    Hala ere, zalantzarik baduzu edo zure jarduera beste sektoreren batekoa bada, galdetu eta aztertuko dugu zure proiektuak tokirik ote duen inkubagailu honetan edo BEAZek bakarka nahiz beste erakunde batzuekin lankidetzan kudeatzen dituen beste zentroetako batean.

  3. Ekintzailea naiz. Parte har dezaket?

    Zure proiektua inkubagailu hau espezializatu den alorretako batekoa bada, erabiltzeko eskabidea aurkez dezakezu, baina badaezpada, jo ezazu onarpen-oinarrietara eta ikusi gainerako eskakizunak ere betetzen dituzun.

  4. Zer neurritan daude erabilgarri eskaintzen diren moduluak?

    Hainbat tamainatako moduluak daude, BIC Bizkaian tokia bilatzen duten enpresen edo proiektuen espazio-beharretara egokitu ahal izateko. Moduluak eskatzaileen txandaketaren arabera erabili ahalko dira, baina instalazioen moldakortasunak berak kasuak banan-banan aztertzeko aukera ematen digu.

  5. Zein dira inkubagailuko ekipamendu komunak?

    Hasierako faseari begira erabilera komuneko gune hauek aurreikusi dira bi solairuetan:

    • -1 solairua: 80 tokiko parkinga.
    • 0 solairua: 6 bilera-gela, erabilera anitzeko ikasgela-entzunaretoa eta 70 pertsona baino gehiagorentzako officea.
    • 1. solairua: hemen egongo dira erabilera komuneko laborategi-guneak eta -tresnak, hala nola hondakinetarako gelak, gela zuriak, gela iluna, gune hoztua, esterilizazio-gunea, balantzen laborategia, mikroen laborategia eta abar.

    Solairu guztiak WIFIz horniturik daude. Harrera-zerbitzua 7:30etatik 19:30ak arte; ordutegi horretatik kanpo, berariazko sarbideak erabiliko dira.

  6. Enpresa-proiektuetan inbertitu nahi dut. Aurkituko dut horrelakorik hemen?

    Horixe izanik, hain zuzen ere, inkubagailuaren helburuetako bat, inbertsiorako saioak antolatuko dira BIC Bizkaiako proiektuen aurkezpenak egiteko.