Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Informatua izateko eskubidea

Datu pertsonalak Babesteko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, BEAZ S.A.U. Bilboko Kale Nagusia, 25 zenbakian helbide soziala eta A48-229058 IFKa duenak, erabiltzaile/bezeroari jakinarazten dio BEAZek sortutako datu-fitxategi automatizatua duela webgune honetara harpidetza-orri elektronikoen nahiz mezu elektronikoen bidez heldu diren informazio-eskatzaile nahiz bezeroekiko harremana eta kudeaketa egiteko. Aipatutako fitxategia Datuak Babesteko Agentzian inskribatuta dago.

Helburua

BEAZi emandako datuen helburua eskaera kudeatzea, eskatzen dituzun informazioa edota zerbitzuak ematea eta zerbitzu berriak eskaintzea da.

Erabiltzailearen baimena

Galdera-sortak erabiltzeak eta kontsultatzeko posta elektronikoa bidaltzeak aipatutako komunikabideetan dauden datuen erabilera automatizatua egiteko Baimena ematea dakarte. Datuak ez zaizkie hirugarren batzuei utziko.

Beren-beregi kontrakoa azaldu ez ezik, datu pertsonalei buruz eskatutako informazioa ematea borondatezkoa da eta informazio hori emateko ukoak ez dakar eskatutako zerbitzuen kalitate zein kopuruaren kalterik. Beharrezkotzat jotzen diren arloak ez betez gero ezinezkoa izango da BEAZek aukeratzen dituzun zerbitzuak ematea, zure eskaera kudeatzea edo eskatutako informazioa bidaltzea.

Cookien eta jarduera-fitxategien erabilera. Webgunearen monitorizazioa

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileren batek bertatik nabigatzen duen bakoitzean. Webguneak erabiltzen dituen cookie horiek web zerbitzari bidez nabigatzaile batera bidaltzen diren fitxategiak dira; bertan, erabiltzaile bakoitzak webgunean egindako nabigazioa erregistratu eta nabigazio hori erosoago eta pertsonalizatuagoa izatea ahalbideratzen du. Erabiltzaileak, nahiz izanez gero, bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du; modu horretara cookien sarrera galarazi, blokeatu edota, hala badagokio, ezabatu ahalko ditu. Webgunea erabiltzeko orduan, erabiltzaileak ez du bidalitako cookie-ak instalatu beharrik.

Modu berean, webgunearen web zerbitzariek automatikoki detektatzen dute erabiltzailearen IP helbidea eta erabilitako sarearen izena. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da. Horrela, aurrerago, datuak prozesatu eta zenbait neurketa estatistiko lor daitezke, hala nola, inprimatutako orrialde-kopurua, egindako bisita-kopurua, etab.

Webgunea monitorizatzeko sistema propioez gain, gure webguneak kanpoko atariko estatistika-tresnak erabiltzen ditu (titularraren zerbitzarian daudenak), bai eta Google Analytics ere; azken hori, Google, Inc.k webguneei emandako zerbitzu analitikoa da. Delawareko konpainia bat da Google, eta hau da haien bulego nagusiko helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”). Google Analytics-ek “cookie”ak erabiltzen ditu, hau da, ordenagailuan dauden testu-artxiboak; modu horretara, laguntza ematen dio webguneari erabiltzaileek egiten duten erabilera aztertzeko orduan. Cookie-ak erabilera horren inguruan sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzen-zuzenean igorri eta artxibatuko du Google-k, AEBetako zerbitzarietan. Google-k informazio hori erabiliko du, webguneko erabileraren arrastoa segitzeko helburuarekin; horretarako, webguneko jardueraren txostenak bildu eta webgunearekin nahiz interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Google-k hirugarrenei eskualdatu ahalko die informazio hori, baldin eta legeriak hala eskatzen badu, edota hirugarren horiek Google bidez prozesatzen dutenean informazioa. Google-k ez du zure IP helbidea beste inolako daturekin lotuko.  Nahi izanez gero, datu edo informazio hori tratatzeari uko egin diezaiokezu; horretarako, cookie-ak errefusatu behar dituzu, zure nabigatzailean konfigurazio egokia ezarrita. Hala ere, jakin behar duzu, hori eginez gero litekeena dela webgunearen erabilgarritasunaz erabat baliatu ezin izatea. Webgune hau erabiltzean, onartu egiten duzu Google-k goian adierazitako helburuekin zure datuen inguruan egiten duen tratamendua.

Sartzeko eskubidea

Zure datu pertsonalen erabilera ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta horren kontra egiteko eskubidea izango duzu DBLOn agertzen diren era eta baldintzetan. Erosoagoa izan dadin, lehen aipatutako eskubideak posta elektronikoaren helbide honetan gauzatu ahalko dituzu:beaz@bizkaia.net.

BEAZek ez du “Spaming” taktikarik erabiltzen eta gure web orria ikusteagatik erabiltzaileak ez dira erregistratuta gelditzen.

Segurtasuna

BEAZek zure datuen segurtasun mailari heltzen dio datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurriei buruzko ekainaren 11ko 994/1999 Erret Dekretuaren arabera, eta bere eskura dauden baliabide tekniko guztiak jarri ditu BEAZi ematen dizkiozun datuak gal ez daitezen, txarto erabil ez daitezen, alda ez daitezen, baimenik gabe erabil ez daitezen eta lapur ez daitezen, nahiz eta Interneten dauden segurtasun neurriak gaindiezinak ez izan.

Datu pertsonalak babesteari dagokionez gurekin harremanetan jar zaitezke gure helbide elektronikoaren bitartez: beaz@bizkaia.net.