Instalazioak

BIC Bizkaiaren egoitza Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan dago, Derion, zehazki Astondo Bideko 612. zenbakian.

Eraikinak 6.000 m2ko azalera du, bi solairutan banatua. Beheko solairuan 13 modulu daude, banakakoak, eta manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan jarduteko moduko bi tailer. Lehen solairuan, 18 banakako moduluez gain, laborategiak ere badaude, guztira 200 m2 bio, mikro eta nanoteknologian aritzeko egokituak.

Zero solairua


  • Hasierako diseinuaren arabera 13 enpresarentzako moduluak, 70 eta 150 m2 bitartekoak

  • Solairu honetako erreferentziazko sektoreak manufaktura aurreratua eta teknologia garbiak izango dira

  • Sustatzaileentzako aretoa, aurre-inkubazio aldian dauden proiektuei zuzendua eta 12 lanpostu hartzeko adinakoa

  • Tailerren gunea (200 m2), ondoz ondoko bi gelak osatua. Biak suteen aurka egokituak eta hartune trifasikoz, argi bereziz eta beste elementu batzuez hornituak

  • Toki komunak: officea, bilera-gelak, harrera-gunea

Planoa jaitsi

 

Lehen solairua


  • Hasierako diseinuaren arabera 13 enpresarentzako laborategi-moduluak, pribatizagarriak eta 87 m2koak batez beste

  • Solairu honetako erreferentziazko sektoreak bio, mikro eta nanoteknologiak izango dira

  • Laborategietan, gas-hartuneak, edontzi-apalak eta bestelako laborategiko materialez gain, bulegoa eta biltegi-tokia daude

  • Bio-mikro-nano jardueretarako toki komunak: hozkailuak, gela garbiak, hondakinetarako biltegiak eta abar

Planoa jaitsi