BIC Bizkaian kokatzen diren proiektu eta enpresek erabilgarri izango dituzte zerbitzu bereizgarri hauek.

Tutoretza


Gure teknikariek, enpresa-ehundura eta Bizkaiko berrikuntzaren ekosistema berta-bertatik ezagutzeaz gain, esperientzia handia dute berrikuntza-proiektuen tutoretza-lanean. Hortaz, jaso dezakezu haiengandik:

  • Laguntza zure enpresa-ibilbide berritzaile definitzeko hausnarketan
  • Laguntza proiektuaren muina zehazteko
  • Aholkularitza aurre-proiektua prestatzeko unean
  • Orientabidea Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak eskuratzeko izapideetan
  • Informazioa autonomia-erkidegoan nahiz Estatuan eskaintzen diren eta zure proiektua garatzeko nahiz bestelako enpresa-beharretarako lagungarriak izan daitezkeen laguntzei buruz
  • Aholkularitza proiektuen kudeaketarako

Proiektuen azkartzea


Zerbitzu hauek eskaintzen dira BIC Bizkaian kokatutako proiektuak arinago garatu daitezen:

  • Proiektuen mentoringa
  • Irispidea teknologian eta ezagutzaren sorkuntzan espezializatuta dauden inguruko Zentroetara
  • Irispide arinagoa enpresa traktoreengana, start upek eta enpresek beren produktuak eta zerbitzuak errazago merkaturatu ahal izateko
  • Kontaktuak eta inbertsioa eskuratzeko saioak pertsona ekintzaileentzat, start upentzat eta enpresentzat
  • Ahalmen handiko start upen atzematea Inkubagailuan koka daitezen
  • Prestakuntza espezializatuko jarduerak