Calendar

Api
3
al.
Jardunaldia: 3D inprimaketaren erronkak eta osasun erabilerak @ BIC Bizkaia, sala polivalete
Api 3 @ 10:00 am – 1:30 pm
Jardunaldia: 3D inprimaketaren erronkak eta osasun erabilerak @ BIC Bizkaia, sala polivalete

Atseginez gonbidatzen zaitugu apirilaren 3an Beazek BIC Bizkaian antolatuko duen “3D inprimaketaren erronkak eta osasun erabilerak” jardunaldira.

Egitaraua:

10:00   Jardunaldiaren hasiera. Ainara Basurko, Beazko zuzendaria.

10:10   1. mahaia: Teknologia eta materialak.

Mahainguru honetan bi erakundek beren esperientzia eta eskaintza azalduko dituzte, bai ekoizpen prozesuei eta bai osasun aplikazioetarako 3D inprimaketarekin zerikusia duten produktu berriei dagokienez.

Parte-hartzaileak:

  • David Horna, Aglaris Cell. “Zertarako nahiko luke fotokopiagailu bat biologo batek?”.
  • José Javier Egurrola, Leartiker S.Coop. “Biomedikuntzan erabiltzeko polimeroak”.

Mahaiaren moderatzailea: María Pascual de Zulueta, Basque Health Cluster.

10:50   2. mahaia: Oraingo eta etorkizuneko aplikazioak.

Mahainguru honetan osasun merkatuan dauden aplikazioen lau kasu azalduko dira eta etorkizunari begira dauden aukera-ildoak zirriborratuko dira.

Parte-hartzaileak:

  • Rubén García Fernández, OSI EEC Biocruces Institutua. “3D inprimaketa, neurrirako iraultza”.
  • Begoña Castro, Histocell. “Bio-inprimaketa medikuntza birsortzaileari erantzuna emateko”.
  • David Rodríguez, Osteophoenix. “Hezurrak eta beste ehun batzuk berreraikitzea jada posible da”.
  • Alfredo Brisac, Biodan Group. “Etorkizuneko joerak organu bizien sortze automatizatuan”.

Mahaiaren moderatzailea: Lorea Mendoza, BIOEF.

12:10   Arauen arazoan eta erronkak.

Teknologia mota hau erabiltzeko gaur egungo arauek dakartzaten arazoen azalpena. Ikuspegi bikoitza: pertsona erabiltzailea vs agentzia arautzailea.

  • Isabel Pérez Nanclares, Eusko Jaurlaritzako Osasun Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluaketa Zuzendaritza.
  • Medikamentu eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia.

12:40   Amaiera. ondorio orokorrak. Olatz Goitia, Beazko Enpresa Eraldaketarako zuzendaria.

12:45   Luncha eta networking.

Lekua mugatua da, beraz erregistroa martxoaren 30a baino lehen egin behar da.

 

Inskribatzeko, bidali baieztapena jesus.gil@beaz.net helbidera, izen-deitura, ordezkatzen den enpresa edo antolakundea eta posta elektonikoaren helbidea adieraziz.

Eka
7
az.
BIC Bizkaian Agilent Technologies-en Innovation Tour burutuko da
Eka 7 @ 9:00 am – 2:00 pm
BIC Bizkaian Agilent Technologies-en Innovation Tour burutuko da

BIC Bizkaian  Agilent Technologies multinazionalaren urteroko bilera burutuko da ekainaren 7an. Horrela euskal startup eta enpresek aukera izango dute Ameriketako enpresa interesgarri honen 2017ko Innovation Tour-era joateko eta bere azken konponbide teknologikoak ezagutzeko.   

Bileran, José Mª Molina, ATko Iberia Managerrak,eta enpresako zenbait produktu espezialistak munduan teknologia disruptiboetans egiten ari direna erakutsiko du, hainbat arlotan; kromatografia, espectrometria, espectroskopia, bioteknologia…

Beazko Olatz Goitiak, Eusko Jaurkaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta Beazek kudeatzen duen bio-mikro-nano, manufaktura aurreratu eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailua aurkeztuko du.

Gainera, aukera izango da  A3Z eta BIC Bizkaian dauden Aleovitro eta The Art of Discovery enpresak elkarlanean burutzen ari diren proiektua ezagutzeko.

Agilent Hewlett-Packard-en spin off bat da, 1999an sortua osasun eta laborategiko teknologia ekipamendua fabrikatzeko.

Eka
29
og.
Jardunaldia: “Makers, industriarentzako aukera berri bat”
Eka 29 @ 10:00 am – 12:15 pm
Jardunaldia: "Makers, industriarentzako aukera berri bat"

Ekainaren 29an, BIC Bizkaian maker mugimendua analizatuko den jardunaldia burutuko da eta produktu berrien garapena  eta bere fabrikazioa planteatzeko orduan ekintzaileei eta enpresei eskaintzen dizkien aukera berriak aztertuko dira.  

Topaketan gure inguruneko maker teknologien erabilerako aitzindariak izan diren hiru enpresako esperientzia ezagutuko dugu –Egokitek, DomoTek, 3R3D Materials-, gainera BIC Bizkaia inkubagailuko 3D inprimatze aretoa bisitatuko dugu.


EGITARAUA:

10:00   Jardunaldiaren hasiera. Olatz Goitia, Beaz.

10:10   Egokitek, Victor Varona
BIC Bizkaiako prototipo arinen gela, start up enpresentzako aukera bat.

10:40   Domotek, Koldo Artola
Enpresen sormen prozesuak nola erraztu; ideiatik emaitz fisikora

11:10   3R3D Materials, Josu Aseguinolaza
Materialen garrantzia.

11:50   BIC Bizkaiako 3D gelaren bisita


Lekua mugatua da, beraz erregistroa ekainaren 28a baino lehen egin behar da.

Inskribatzeko, bidali baieztapena jesus.gil@beaz.net  helbidera, izen-deitura, ordezkatzen den enpresa edo antolakundea eta posta elektonikoaren helbidea adieraziz.

 

Urr
26
og.
Jardunaldia: Industrien edozein erronkak konponbide materiala izan dezake
Urr 26 @ 9:00 am – 1:00 pm
Jardunaldia: Industrien edozein erronkak konponbide materiala izan dezake

Jardunaldiaren helburua material berriek industria sektoreari berrikuntzarako eskaintzen dizkioten aukerak aurkeztea da. Saioaren bitartean inguruko enpresen kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira eta zenbait material eta haien laginak azalduko dira.

EGITARAUA:

9:00 – 9:05          Jardunaldiaren hasiera. Olatz Goitia, BEAZ.

9:05 – 9:35          Material berrien arloari buruzko sarrera eta BIC Bizkaian inkubatutako enpresen kasu arrakastatsuak. Unai Etxebarria, Material Connexion Bilbao.

9:35 – 10:20       Material berritzaileak 4.0 industriarako. Unai Etxebarria, Material Connexion Bilbao.

Industriaren digitalizazioak ukigarriaren eta ukiezinaren arteko lotura egiteko teknologiak behar ditu eta, zalantzarik gabe, ezinbestekoak izango dira material berritzaileak hainbat gai errazteko: trazabilitatea, datuen kudeaketa, Big Data, fabrika adimentsurako konponbideak…

10:20 – 11:05    Azaleko propietateak hobetzeko teknologiak. Iker Agirre, Material Connexion Bilbao.

Materialen errendimendua handitzeko konponbideak hainbat arlotan: urradura, korrosioa, garbiketa, mantentzea, isolamendua, tribologikoak…

11:05 – 11:50    Jatorri naturaleko prestazio handiko materialak industrian. Iker Agirre, Material Connexion Bilbao.

Material hauek ez dira soilik aukera jasangarriago bat; sarritan aukerarik onena dira lotuneetan, propietate mekanikoetan, fabrikatzeko erraztasunean, eraginkortasuenan…

11:50 – 12:10    Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak berrikuntza bultzatzeko dauzkan laguntza-bideak. Jorge Berezo, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila.

12:10 – 12:30    Amaiera eta 2018ko proiektuen fitxa. Sabin Goitia, BEAZ.

Aukera aprobetxatuko dugu jardunaldian parte hartzen dutenek, fitxa labur bat betez, produktu edota prozesuak hobetzeko proiektuak deskriba ditzaten eta, aztertu ondoren, jardunaldian berrikuntza bultzatzeko azaldu diren laguntza-bideen barruan izan daitekeen ibilbidea eskaintzeko.

12:30 – 13:00    Kafe-Networking.

Leku-muga dago eta, horregatik, erregistroa egin behar da urriaren 23a baino lehen.

Izena emateko, bidali baieztatze-posta jesus.gil@beaz.net helbidera, izen-deiturak, ordezkatzen den enpresa edo erakundea, eta posta elektronikoaren helbidea adieraziz.

Ots
27
ar.
MedTech produktuen ekoizkortasuna: teknologiatik merkatura
Ots 27 @ 9:30 am – 11:30 am
MedTech produktuen ekoizkortasuna: teknologiatik merkatura

Saio honetan errealitate eta esperientzia aintzat hartuta aztertuko dira MedTech teknologiak merkatura heltzeko behar dituen hiru gakoak: finantzaketa, negozio-eredua eta industrializazioa.

 

Egitaraua

9:30 Ongi etorria

9:35h. “Bioteknologia eta osasuna: sektorearen erronka eta aukerak Euskadin”, María Pascual de Zulueta, Directora General del Basque Health Cluster-eko zuzendari nagusia.

9:50h. “Inbertsiogilearen gakoak MedTech proiektuaetan,” Ángel Santos, Director de Desarrollo de Negocio de CRB Inverbío-ko Negozioen garapen zuzendaria.

10:05. “Negozio eredua: nola merkaturatu teknologia”,  Ignacio Rocchetti, Loop Unique Companies-eko senior partnerra

10:20h. “Biotec proiektuen industrializazioa”, Fernando Antón, Smarmec-eko (Velatia taldea) merkataritza zuzendaria.

10:35h. Eztabaida eta solasaldia

11:30h. Jardunaldiaren amaiera