Calendar

Api
16
lr.
Pitch&Pintxo: Ticketbis, nola baliatu negozio aukera bat @ BIC Bizkaia
Api 16 @ 1:00 pm – 2:00 pm

tixketTECNALIA Venturesek apirilaren 16an Pitch&Pintxo bat antolatu du BIC Bizkaian  Ticketbis enpresaren kasua ezagutarazteko.

Ticketbis  2009ko abenduan sortu zen Bilboko Jon Uriarte eta Ander Mitxelena ekintzaileen eskutik, munduko edozein lekutako ikuskizunetarako sarreren salmenta-plataforma batean oinarrituta.
& urte eta gero Ticketbis-ek 85 milioi euro baino gehiago fakturatu ditu 2015ean, 350 lanpostutik gora sortu dira eta 40 herrialde baino gehiagotan dago.
Pitch&Pintx honetan Jon Uriartek,Ticketbis-eko sortzaile eta zuzendariak, enpresa ekimen hau garatzen izandako esperientzia azalduko digu.

Eka
2
og.
Finantzaketa jardunaldia – CDTI 2016 @ Beaz
Eka 2 @ 9:30 am – 1:00 pm

Ekainaren 2an Beazek “2016ko CDTI I+G+b laguntza-ildoak” jardunaldia antolatu du, CDTIk aurten dauzkan berritasun garrantzitsuenak zuzenean ezagutarazteko.  

Hitzaldia Luis Maesok emango du, CDTIko Sustapen eta Harreman Instituzionalen Saileko arduradunak, eta elkarrizketa pertsonalak ere izango dira.

Eka
29
og.
Jardunaldia: “Makers, industriarentzako aukera berri bat”
Eka 29 @ 10:00 am – 12:15 pm
Jardunaldia: "Makers, industriarentzako aukera berri bat"

Ekainaren 29an, BIC Bizkaian maker mugimendua analizatuko den jardunaldia burutuko da eta produktu berrien garapena  eta bere fabrikazioa planteatzeko orduan ekintzaileei eta enpresei eskaintzen dizkien aukera berriak aztertuko dira.  

Topaketan gure inguruneko maker teknologien erabilerako aitzindariak izan diren hiru enpresako esperientzia ezagutuko dugu –Egokitek, DomoTek, 3R3D Materials-, gainera BIC Bizkaia inkubagailuko 3D inprimatze aretoa bisitatuko dugu.


EGITARAUA:

10:00   Jardunaldiaren hasiera. Olatz Goitia, Beaz.

10:10   Egokitek, Victor Varona
BIC Bizkaiako prototipo arinen gela, start up enpresentzako aukera bat.

10:40   Domotek, Koldo Artola
Enpresen sormen prozesuak nola erraztu; ideiatik emaitz fisikora

11:10   3R3D Materials, Josu Aseguinolaza
Materialen garrantzia.

11:50   BIC Bizkaiako 3D gelaren bisita


Lekua mugatua da, beraz erregistroa ekainaren 28a baino lehen egin behar da.

Inskribatzeko, bidali baieztapena jesus.gil@beaz.net  helbidera, izen-deitura, ordezkatzen den enpresa edo antolakundea eta posta elektonikoaren helbidea adieraziz.

 

Urr
26
og.
Jardunaldia: Industrien edozein erronkak konponbide materiala izan dezake
Urr 26 @ 9:00 am – 1:00 pm
Jardunaldia: Industrien edozein erronkak konponbide materiala izan dezake

Jardunaldiaren helburua material berriek industria sektoreari berrikuntzarako eskaintzen dizkioten aukerak aurkeztea da. Saioaren bitartean inguruko enpresen kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira eta zenbait material eta haien laginak azalduko dira.

EGITARAUA:

9:00 – 9:05          Jardunaldiaren hasiera. Olatz Goitia, BEAZ.

9:05 – 9:35          Material berrien arloari buruzko sarrera eta BIC Bizkaian inkubatutako enpresen kasu arrakastatsuak. Unai Etxebarria, Material Connexion Bilbao.

9:35 – 10:20       Material berritzaileak 4.0 industriarako. Unai Etxebarria, Material Connexion Bilbao.

Industriaren digitalizazioak ukigarriaren eta ukiezinaren arteko lotura egiteko teknologiak behar ditu eta, zalantzarik gabe, ezinbestekoak izango dira material berritzaileak hainbat gai errazteko: trazabilitatea, datuen kudeaketa, Big Data, fabrika adimentsurako konponbideak…

10:20 – 11:05    Azaleko propietateak hobetzeko teknologiak. Iker Agirre, Material Connexion Bilbao.

Materialen errendimendua handitzeko konponbideak hainbat arlotan: urradura, korrosioa, garbiketa, mantentzea, isolamendua, tribologikoak…

11:05 – 11:50    Jatorri naturaleko prestazio handiko materialak industrian. Iker Agirre, Material Connexion Bilbao.

Material hauek ez dira soilik aukera jasangarriago bat; sarritan aukerarik onena dira lotuneetan, propietate mekanikoetan, fabrikatzeko erraztasunean, eraginkortasuenan…

11:50 – 12:10    Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak berrikuntza bultzatzeko dauzkan laguntza-bideak. Jorge Berezo, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila.

12:10 – 12:30    Amaiera eta 2018ko proiektuen fitxa. Sabin Goitia, BEAZ.

Aukera aprobetxatuko dugu jardunaldian parte hartzen dutenek, fitxa labur bat betez, produktu edota prozesuak hobetzeko proiektuak deskriba ditzaten eta, aztertu ondoren, jardunaldian berrikuntza bultzatzeko azaldu diren laguntza-bideen barruan izan daitekeen ibilbidea eskaintzeko.

12:30 – 13:00    Kafe-Networking.

Leku-muga dago eta, horregatik, erregistroa egin behar da urriaren 23a baino lehen.

Izena emateko, bidali baieztatze-posta jesus.gil@beaz.net helbidera, izen-deiturak, ordezkatzen den enpresa edo erakundea, eta posta elektronikoaren helbidea adieraziz.

Ots
27
ar.
MedTech produktuen ekoizkortasuna: teknologiatik merkatura
Ots 27 @ 9:30 am – 11:30 am
MedTech produktuen ekoizkortasuna: teknologiatik merkatura

Saio honetan errealitate eta esperientzia aintzat hartuta aztertuko dira MedTech teknologiak merkatura heltzeko behar dituen hiru gakoak: finantzaketa, negozio-eredua eta industrializazioa.

 

Egitaraua

9:30 Ongi etorria

9:35h. “Bioteknologia eta osasuna: sektorearen erronka eta aukerak Euskadin”, María Pascual de Zulueta, Directora General del Basque Health Cluster-eko zuzendari nagusia.

9:50h. “Inbertsiogilearen gakoak MedTech proiektuaetan,” Ángel Santos, Director de Desarrollo de Negocio de CRB Inverbío-ko Negozioen garapen zuzendaria.

10:05. “Negozio eredua: nola merkaturatu teknologia”,  Ignacio Rocchetti, Loop Unique Companies-eko senior partnerra

10:20h. “Biotec proiektuen industrializazioa”, Fernando Antón, Smarmec-eko (Velatia taldea) merkataritza zuzendaria.

10:35h. Eztabaida eta solasaldia

11:30h. Jardunaldiaren amaiera