Erb Mon brasildar artistak horma-irudi bat margotu du BIC Bizkaiako barrualdean eta kolorez bete du eraikinaren hormetako bat.
Diseinua Oteaizari egindako omenaldia da, ukitu futurista batekin baina aldi berean tradizioari lotua. Forma geometrikoak ditu eta kolore lauak  berak euskal pantonetzat jotzen duena kontuan hartuz aukeratuak izan dira; natura paisaiari nagusituz, aldi berean giro lasaigarri eta barea sortuz.