“3D inprimaketaren erronka eta aplikazioak” jardunaldian biozientzia eta medikuntza aplikazioetako zenbait arlotako adituak elkartu ziren apirilaren 3an, BIC Bizkaian.  

Ainara Basurko Beazko zuzendari nagusiak eman zion hasiera bilerari eta bi mahainguru egon ziren, Teknologiak eta materialak eta Gaurko eta etorkizuneko aplikazioak gaiak aztertzeko

Ekitaldiaren azken zatian honelako teknologiak osasunean aplikatzeko dauden arazoak azaldu ziren eta, amaitzeko, Olatz Goitia Beazko Enpresa eraldaketarako zuzendariak, jardunaldiko ondorio orokorren artean, azpimarratu zituen 3D inprimaketak ebakuntzak pertsonalizatzeko eta birsortze-tratamenduak emateko dakarren osasun abadagune berria eta osasun produktuen alorrean negozioetarako agertzen den aukera paregabea.