StemcentrxMinbiziaren zelula amen ikerketan diharduen Stemcentrx izeneko enpresa bioteknologiko amerikarrak 500 milioi dolar bildu ditu, eta ia 3.000 milioi dolarretan baloratu dute. Minbiziaren tratamenduen alorreko startup batek inoiz lortutako preziorik handiena da.  Ezohiko gertaera da, eta ez zenbateko handiagatik bakarrik; izan ere, enpresa teknologikoek ez bezala, bio enpresa gehienek ez dute horrelako balorazio handirik lortzen harik eta euren ideiak edo sendagaiak ondo funtzionatzen duela argi frogatu arte. StemTek Therapeuticsek bere blogean kontatzen digu istorio hau.